1- Lurraren barneko beroa eta gradiente geotermikoa


      Lurraren gainazaletik barrualdera sakondu ahala tenperatura pixkanaka igotzen dela egiaztatu da. Tenperatura hazkunde honi Gradiente geotermikoa esaten zaio. 

Resultado de imagen de lurraren barne beroa eta gradiente geotermikoa       Gainazaletik hurbil, gradientea 30ºC ingurukoa da, sakonerako kilometro bakoitzeko.Tenperatura azkar igotzen da 2000ºC-ra iritsi arte, goiko mantuaren barruan. Ondoren, askoz geldoago igotzen da, eta Lurraren erdian 5000ºC-ra iristen da.


        Beroaren jatorriak hauek dira:


                      - Meteoritoen talka: Gure planeta duela 4.600 miloi urte sortu zen, asteroideak elkartu zirenean. Ondoren, bostehun miloi urte baino gehiagoan, meteorito askok Lurra jo zuten eta haietako talka bakoitzak  energia handia askatzen zuen, Lurraren tenperatura gero eta handiago eginez.


                - Elementu erradioaktiboen desintegrazioa: Lurraren mantuan harriak osatzen dituzten mineraletan Uranio, Plutonio ,Torio elementu erradiaktiboak daude. Hauek desintegratzen dira espontaneoki eta energia igortzen dute.


                      - Dentsitate handieneko materialen dekantazioa: Nukleoa, batez  ere burdinaz osatuta dago.





No hay comentarios:

Publicar un comentario