3- Lurraren osaera eta barneko egitura

        1.    Lurrazala:
Lurraren geruzarik azalekoena eta meheena da.Geruza harritsu mehe eta solidoa da. Bi lurrazal mota daude, kontinentala eta ozeanikoa.
Azal kontinentala
·         30 -70 bitarteko kilometroko lodiera.
·         Granitoz osatuta
·         Eremu askotan harri sedimentarioz eta kontsolidatu gabeko sedimentuz estalita.
·         Kontinente masak sortzen ditu.
 Azal ozeanikoa
·         10 kilometroko lodiera.
·         Basaltoz eta gabroz osatuta.
·         Ozeanoen hondoak eratzen ditu.




2.      Mantua
Geruza harritsua da, lurrazalaren azpian dagoena.
·  2.900km lodiera du.
·  Peridotitaz bakarrik osatuta dago.
·  Bi zati bereizten dira: goi-mantua(670 km-raino) eta behe-mantua(670-2900 km –raino eta goi-mantua baino dentsitate handiagokoa)

     3.      Nukleoa
·         Lurraren barru-barruko zatia da. 2.900 km-tik lurraren erdigunera doa. Erdigunea 6.371 km-ko batezbesteko sakoneran dago
·         Metalez osatuta (%85 burdina)
·         Bi zati ditu, osaera bera eta egoera fisiko desberdinekoak:

Kanpo-nukleoa
  • 2.900km sakoneratik 5.150km-raino
  • Likido egoeran dago
 Barne-nukleoa
  • 1.220 bat kilometro erradioa duen esfera da.
  • Solido egoeran dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario